Spinning eskoletako kantu sexistak kendu nahi dira

Arritxu Barruso 2012ko azaroaren 19a

Ez da Udalak gaia esku artean daukan lehenengo aldia. Pasa den ekainean herritan baten kexa jaso zuten esanez Udalak ematen dituen spinning-eko eskoletan jartzen dituzten abestiek "letra sexistak" dituztela eta "abesti guztiak gaztelaniaz" direla.

Kexa hori jaso ostean Udala kiroletako arduradun teknikariarekin harremanetan ipini zen eta eskatu zion egin beharreko aldaketak egiteko. Udalak uste du abesti sexista horiek erabiltzea Udalak onartuta duen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planean jasotzen diren helburuetako baten kontra doala. Hain justu ere, "kanpo eta barne komunikazio ez sexista bermatzea, hizkuntza eta irudi bidezkoa, euskaraz zein gaztelaniaz".
Bada Udalak beste kexa bat jaso du duela gutxi "aurreko ikasturtean aipatutako birgogoratzeko" eta spinning eskolek "berdin" jarraitzen dutela esanez.

Irakasleekin bilerak
Udal Gobernuko ordezkariek adierazi dute spinning eskolak ematen dituzten irakasleekin bilduko direla eta elkarrekin abestien errepertorio bat osatzen ahaleginduko direla, abestiak sexistak izan ez daitezen eta euskarazko abestiak ere erabili daitezen spinning eskoletan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak