Bilboko taldeak belaunaldi bat baino gehiagoko kideak elkartu zituen atzo gauean Bergarako frontoian. Hain zuzen, leku hori nahiko arrotza suertatzen da magia berezia duten halako ekitaldietarako baina Doctor Deseok frontoiaren desegokitasuna gainditzea lortu zuen ikuskizun landu eta abesti sorta hunkigarria prestatuta. Ikusleak ere berehala bereganatu zituzten eta momenturik politena zaleak lehen lerrora dantzara gonbidatu zituztenean gertatu zen. Frontoia bete egin zuten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.