Herriak autokarabana turismoarentzat aurki daitezkeen aukerak aztertzen dabiltza Udalean eta horretarako Sorbeltz Autokarabana erabiltzaileen euskal elkarteko kideak asteburu pasa daude Bergaran. 35 autokarabana Labegaraietan aparkatuta, makina bat ekintza dituzte antolatuta Bergarako ondarea eta inguruetan aurki daitezkeen paisaiak ezagutzeko. Bisita gidatuak, bazkaria eta ibilaldiak izan zituzten eta herriko eskaintza kulturalaz gozatzeko aukera ere izan dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.