Ekitaldia Bergarako Olaso Dorrean egin dute, eta kide berriek akademiaren ordezkaritza esanguratsu baten aurrean hartu dute kargua. Kide horiek dira Andres Arizkorreta (Ekonomia), Mari Isabel Arriortua (Kristalografia eta Mineralogia), Agustin Azkarate (Arkeologia) Jose Manuel Castells (Eskubidea), Enrique Etxeburua (Psikologia), Juan Pablo Fusi (Historia), Maria Sonia Gaztanbide (Medikuntza), Joakin Gorrotxategi (Linguistika), Jose Guimon Ugartetxea (Psikiatria), Jose Felix Marti (Neurologia), Juan Inazio Perez (Biologia) eta Juan Jose Zarranz (Neurologia).
Esparru ezberdinetako kideak
Bilkuraren irekiera tartearen ostean, 12 kide berriek dagokien domina jaso dute, eta kargua hartuz inbestituak izan dira. Era honetan, beraien funtzioak jorratzeko eskuduntza osoa aitortu zaie. Izendapen berri hauekin, 56 dira denera Jakiundeko kide osoak. Kide berriak hainbat esparrutatik datoz: enpresa mundutik, Natur Zientzietakoak, Medikuntzakoak, eta baita Humanitateen, Arteen eta Gizarte Zientzien alorrekoak ere. Kide izendatu izana ohore bat dela azpimarratu dute, eta Akademiari zein ekarpen egingo dioten galdetuta, euren esparruetan eta esperientzian oinarrituko direla gaineratu dute.

Jakiunderen beharraz
Ekitaldian Jakiunde bezalako erakunde baten beharra azpimarratu dute kide berriek. Izendapen ekitaldia eta gero, Akademiako kidea den Jose Maria Setienek hitzaldia eskaini du. Ostean, Jesus M. Ugalde presidentearen txanda izan da eta aurreikusitako ekintzen, egitarauen eta ekimenen inguruan informazioa plazaratu du. Azken batzar-agiriaren irakurketaren eta onarpenaren ostean, adituek eztabaidarako eta hartu-emanetarako tartea izan dute.