Udal Musika Bandak domekan, hilak 18, ospatuko du musikarien eguna. Kontzertua eskainiko dute pilotalekuan 12:00etan. Alfredo Gonzalez Chirlaqueren zuzendaritzapean honako piezak entzun ahal izango dira pilotalekuan: Cantame un pasodoble, El pescador de perlas, Broken vow, The Sound of Music, Big Band in concert eta Sagarpe.
Musika eskolak eguenean
Musika eskolako guraso, irakasle eta ikasleek egunean bertan, datorren eguenean, ospatuko dute egun handia. Hori horrela, ohiko eskolak beharrean hainbat ekitaldi antolatu dituzte Santa Zezilia egunerako.
17:30ean Gazte Bandarekin batera musika eskolatik plazara kalejiran joango gara. Ordu berean, eskolako txistulariak Barrenkalen eta Ariznoan kalejira egingo dute eta trikitilariak, Mizpirualde egoitzatik etorriko dira. Ondoren emanaldi txiki bat egingo dute plazan eta bukatzeko guztientzako txokolatada egongo da.