Udalak guztira, 72.175 euro ordaindu ditu erositako etxearengatik eta, alokairuan hartu duen etxearengatik hilean 600 euro ordainduko ditu. Dena dela, Udalak etorkizunean alokatutako etxebizitza erosteko aukera izango du. Izan ere, 600 euro horietatik 200 euro alokairua ordaintzeko dira eta beste 400 euroak etxea erosterakoan preziotik kenduko zaizkio.
Etxebizita tutelatuak urtarrilean martxan jartzea espero du Udalak. Izan ere, hirugarren adineko pertsonak bertan bizi ahal izateko egokitzapen lan batzuk egin behar dira. Horretarako Bergarako Udalak 10.000 eta 15.000 euro bitarteko partida onartu zuen udal aurrekontuan.
Bergarako alkate Jesus Elortza pozik azaldu da sinatutako hitzarmenarekin Bergarako Udalak aurrerantzean orain arte eskaintzen ez zuen zerbitzu bat emango duelako.
Etxebizitza tutelatuen erabiltzaileek bizi kalitate ona izateko behar den zerbitzu guztiak izango dituzte eta horrez gain, Udalak erabiltzaile bakoitzaren jarraipen berezia egingo du.