Puntu lila jartzeko dei egin du Udalak

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko azaroaren 16a

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Udaletik gonbidatu nahi dituzte herritarrak Puntu Lilaren kanpainarekin bat egitera. Pegatinak atera dituzte taberna, denda, egoitza eta lokaletan ipintzeko.

Udalak onartuta daukak Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren I. Planaren helburuetako bat emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan sentsibilizazioa sustatzea da. Horrenbestez, kontuan hartuta Puntu Lila emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko ikurra dela, Udalak Puntu Lilaren irudia indartu eta horren erabilera bultzatzeko hainbat pegatina atera ditu, bakoitzak bere eraikin edo lokaletan jarri ahal izateko, jendaurrean ikusgarri egon dadin.

Pegatinak eraikin publikoetan

Udalak, bere aldetik, pegatina horiek eraikin publiko guztietan modu iraunkorrean jarriko ditu: udaletxe sarreran, igerilekuan, kiroldegian, pilotalekuan, kultura etxean... Era berean, eskutitzak eta pegatinak bidali ditu herriko elkarte, erakunde, denda, taberna eta abarretara, euren lokaletan ere jar dezaten.

Informazio gehiagorako deitu 943 77 91 26 zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak