Jesus Mari Ugaldek, Jakiundeko presidenteak gidatuko du batzarra, baina ekitaldian akademiako jakintsu guztiak izango dira, guztira, 56 lagun, horien artean zazpi dira unibertsitate-erretore, adibidez, eta gurera etorrita, Josu Zabala MUko erretorea. Eta izen esanguratsu batzuk aipatzearren, Jakiundeko kide dira, adibidez, Bernardo Atxaga idazlea eta Montxo Armendariz zinemagilea, eta jakina, Pedro Migel Etxenike zientzialaria da akademiako ohorezko presidentea.