Erreilleno eta tostoiak dastatu ahal izango dira datorren zapatuan, euro baten truke

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko azaroaren 15a

Datorren zapatuan, hilaren 24an, Bergarako errelleno eta tostoi artisauen aurkezpen-dastaketa egingo da Munibe plazan. Larrañaga, Mujika eta Raizabal gozotegien eskutik egingo da hori, eta euro baten truke dastatu ahal izango da tostoi, erreileno eta kafea edo txokolatea.

Bergarak gozogintzarekin duen harremana luzea eta zabala da, horren lekuko da gaur egun ere artisau eran ekoizten diren Bergarako errelleno eta tostoiak.

Era tradizionalean errelleno eta tostoiak egiten dituzten hiru gozotegiak Bergarako gune historikoan daude oraindik ere; Larrañaga, Mujika eta Raizabal gozotegiak dira horiek.

Bergarako errelleno eta tostoi artisauen aurkezpen-dastaketa datorren zapatuan egingo da, hilak 24, arratsaldeko 18:00etan Munibe plazan. Eta ekitaldi hori sartuko da Debagoieneko XII. Jardunaldi Gastronomikoen barruan.

Bertan, euro baten truke Larrañaga, Mujika eta Raizabaleko artisauak egindako errellenoak eta tostoiak dastatu ahal izango dira txokolatearekin edo kafearekin batera.

Ekimen hori joan zen urtean egin zen lehenengo aldiz eta helburua da tostoi eta erreillenoak herritarrengana gehiago zabaltzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak