Sua eta ehizan egin zuten historiaurreko gizakiek bezala

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko azaroaren 15a

Arkeologiarei buruzko tailerrak egin zituzten zenbait ikaslek atzo, Udaak antolatuta. Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek zuzenduko zituzten tailerrak eta honako gaiak landu zituzten: Zer da arkeologia?; Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa; eta historiaurreko armak eta teknikak.

Elgoibar, Soraluze eta Bergarako udalak, Debegesa garapen agentziaren eskutik, Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa balio turistikoan jartzeko egitasmoa garatzen ari dira. Elkarlana aspalditik dator eta aurtengo lanak garatzeko hitzarmena abuztuan sinatu zuen Udalak Debegesa agentziarekin.

Tumuluen xenda osatu dute

2012ko jarduera nagusia izan da hiru herriok, hau da, Elgoibar, Soraluze eta Bergara, lotuko dituen mendi ibilaldi bat osatzea eta prestatzea: Tumuluen xenda (PR – Gi94), hain justu ere. Baina egitasmo horren barruan, beste zeinbat ekintza ere aurreikusi dituzte: lehen promozio lanak, indusketa arkeologiko bat eta arkeologia tailerrak eskaintzea hain zuzen. Bestalde, aurtengo inbertsioei aurre egiteko, Europako LEADER programarren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzak jaso dituzte.

Zidorraren proiektua oso garatuta dago, eta estazio megalitikoa balioan jartzeko ekintza berriak diseinatzen ari dira Debegesak eta hiru udaletxeek osatutako lan taldea. Laster emango dute horren berri, baina tailerrak dagoeneko egiten hasi dira.

Sua egiten ikasi zuten

Atzo, eguaztena, goizean egin zituzten tailerrok, Zabalotegiko pilotalakuan eta herriko zeinbait ikastetxetako ikasleen hartu zuten parte; HHEkoak eta Mariaren Lagundikoak, besteak beste.

Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek zuzenduko zituzten tailer horiek eta arkeologia zer den eta Elosua-Plazentziako estazio megalitikoaren gaineko azalpenak eman zituztzen, besteak beste.

Baina historiaurreko armak eta teknikak ere bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Esaterako, sua nola egiten den ikasi zuten eta baita egin ere, eta historiaurrean erabiltzen ziren armak ere ezagutu zituzten; arkuarekin ehizan ere egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak