Ordenantza berrian zenbait arau onartu dira. Batetik, mugatu egin dute elbarrituen aparkalekuetan autoa lagatzeko denbora. Horren bidez, aukera gehiago eman nahi diete erabiltzaileei aparkaleku horiek erabiltzeko, eta mugikortasuna ere erraztu nahi dute.
Azken urteetan ikusi da zenbait elbarriturendako aparkalekuetan autoak egunetan egoten direla aparkatuta, mugitu gabe. Baina hori ez a aparkaleku horien funtzioa; eguneroko ekintzetarako, elbarrituei euren autoa aparkatzeko erraztasunak emateko daude; eta tokiok elkarrekin partekatuta erabiltzeko.
Hori dela eta, elbarrituen aparkalekuetan gehienez lau orduz utzi ahal izango da autoa, 09:00etatik 21:00etara bitartean, eta pegatinak jarri dira hori adieraziz. Gainera, behin aparkaleku batetik irtenda ezin izango da berriro leku berdinean aparkatu hurrengo 4 orduetan. Gauez ez dago denbora mugarik.
Kontrol kanpaina berezia
Azaroaren 19tik 30era bitartean Udaltzaingoak kontrol berezia egingo du elbarrituen txartelen erabilera zuzena dela konprobatzeko.
Txartel horiek pertsona elbarritua ibilgailuan bidaiatu behar denean soilik erabili behar dira, ez gainontzeko kasuetan. Erabilpen desegokia eginez gero, trafiko isunaz gain, espediente zigortzailea zabaltzea ere ekar dezake. Horrez gain, erabaki daiteke baita ere, gaizki erabiltzeagatik isun ekonomikoa jartzea eta txartela kentzea, behin betiko, zein betirako.
Edozelan ere, Udaletik eskatzen diete herritarrei txartelaren erabilpen desegokia egiten dela ikusiz gero, Udaltzaingora dei dezatela, 943 77 91 06 telefono zenbakira, horren berri emanez.