Old Kerry Mckee
Blues garaikidea jorratzen duen suediako artista honek "Wooden Songs" izena daraman diskoa kaleratu berri du eta hiru kontzertutako bira egingo du Euskal Herrian. Bira horren baitan kokatzen da larunbatean Bergarako gaztetxean eskeiniko duena.
Hemen bere bideo bat: http://youtu.be/oXRSpn_hxdY
Pesca con dinamita
Bergarako duo musikal bat ezkutatzen da Pesca con dinamita izenaren atzean, beste proiektu askotan ibilitako musikariak bildu eta abagunea aprobetxatuz bertsio sorta eskeiniko dute, beti ere kantu ezagun eta bereziak folkaren unibertsora moldatuz. Proposamen berezia bezain erakargarria.