Bergarako gaztetxean ikasturte honetan ere hainbat tailer eta ikastaro burutuko dituzte. Horietako bat da salsa ikastaroa. Pasa den urtean izan zuen arrakasta ikusirik, berriro martxan ipintzea erabaki dute. Antolatzaileen esanetan "jende desberdina ezagutu eta gerria mugitzeko" aukera aparta. Zapatuan, hilak 17, gaztetxean bertan elkartuko dira 11:00etan eta adierazi dute hamabost egunean behin egingo dutela ikastaroa. Lotsak alde batera utzi eta Bergarako gazteak salsa dantza egitera animatu nahi dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.