Bigarren eskuko mendiko materialen azoka egingo du Pol Polek

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko azaroaren 13a

Bergarako Pol Pol Mendizale taldeak aurten ere mendiko materialen bigarren eskuko azoka txikia egingo du. "Mendi materiala baduzu, egoera onean, eta ez baduzu erabiltzen, ekarri azokara. Izan ere, beharbada, material hori beste norbaitek erabil baitezake eta zuk diru pixka bat atera". Halaxe diote elkartetik. Material batzea, azaroak 19tik 23ra bitartean egingo dute eta azoka 26tik 30era bitartean. Udal Pilotalekuan duten bulegoetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak