Araudi honetako diru laguntzen finantzazioa Udaleko urteko aurrekontuetako 482.452.01.01 partidan jaso zen eta eta 2012 urtean, 68.426 euroko kopurua du. Hortik 50.000 euro entitateen egituraketarako diru-laguntzetara bideratu da eta gainontzeko 18.426 euroak izaera bereziko edo noizean behingo kirol jardueretarako. Hori dela eta udalak bi diru-laguntza ildo izango ditu: kirol entitateen barne egituretako eta kirol entitateek antolatzen dituzten kirol jardueretarako (izaera berezikoak edo noizean behingoak).
Diru-laguntza eskatzen duen kirol entitateak ondoko baldintzak bete behar ditu.
- Bergarako edota beste herriren batean egoitza izan eta bergararrekin diharduen irabazi asmorik gabeko kirol entitatea izatea; beste udalerriren batean egoitza dutenak soilik Bergaran kirol modalitate horretako kirol entitaterik ez badago.
- Indarrean dagoen legearen arabera eratuak eta dagozkien erregistroetan erregistratuta egotea.
- Azaroaren 17ko 38/2003 Legeak 13. artikuluko 2. eta
3. idatz-zatietan adierazitako diru-laguntzak jasotzeko debeku egoeretakoren
batean ez egotea. - Udalaren helburua 18 urtez azpikoei zuzentzen zaizkien kirol jarduera guztiak euskaraz izatea izanik, 2014-15 ikasturterako, diru-laguntza hauek eskatzeko epea bukatu baino lehen, kirol entitateak euskara zerbitzuarekin harremanetan jarriko beharko dira 2012-2013 ikasturteko hizkuntza-helburuak elkarlanean adosteko.