Bergarako Gure Ametsa elkarteak, Gabonetako postalen VII.lehiaketa antolatu du honako araudiarekin:
- 3 eta 12 urte bitarteko haurrek har dezakete parte.
- Adinaren araberako 3 maila egongo dira:
A maila: 3-6 urte
B maila: 7-9 urte
C maila: 10-12 urte - Postalen neurria orri-laurdenekoa izango da, ahal bada kartulinan egin beharko dira.
- Marrazkia Gabonei buruzkoa izan beharko da.
- Atzeko aldean partaideen izen-abizenak eta adina jarri beharko dira.
- Maila bakoìtzeko irabazleak trofeo bat jasoko du eta parte hartzaile guztiei diplomak emango zaizkie.
- Sariak abenduaren 22an, larunbata, banatuko dira eguerdiko 1ean San Antonioko plazatxoan, Napar Feria barruan.