Saludek Mikel Arana ordiziarra ordezkatuko du, hark Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitza txarren ondorioz dimititu egin baitzuen.
Atzo Bilbon egin zuen batzarra Ezker Anitzeko zuzendaritza organuak, eta Isabel Saluden proposamena izan zen bozkatu zen bakarra, nahiz eta beste izen batzuk ere kargua hartzeko kinielatan egon.
Auzotarren mugimenduetan hasitakoa
Isabel Salud Areste Euskal Herrian bizi da 1989a ezkero. Eibarko Udalean administratiboa da.
70eko hamarkadan hasi zen politikan jarduten, auzotarren elkartean. 1983an, auzotarren mugimendutik irtendako ezkerreko hautagaitza nagusia izan zuen udal hauteskundeetan. Kataluniako Izquierda Unida zen haren erreferentea. Horren ondorioz, zinegotzia izan zen 1989an Euskal Herrira bizi izatera etorri zen arte.
90eko hamarkadan, Euskadiko mugimendu sozialetan parte hartu zuen eta hainbat elkartetan ibili zen, nazioarteko elkartasun eta memoria historiko arloetan, besteak beste. Gero, CCOO sindikatuko ordezkari aukeratu zuten lantokian. Gaur egun, CCOO-Euskadiko Batzorde Konfederalean dago.
Izquierda Unidako Batzorde Federaleko kidea ere bada Isabel Salud.