Herritarrekin egitasmoaren baitan egingo den bigarren errondan, 2012ko balantzea eta 2013ko aurrekontuen aurkezpena egingo du Aldundiak diputatu nagusia buru dela.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren politikaren ardatzetako bat herritarren parte hartzea da, eta ildo horretatik, aurrekontuak herritarrekin lantzeak berebiziko garrantzia du. Iaz, Foru Aldundiak aurrekontuak egin ondoren jo zuen gipuzkoarrengana, haien berri ematera, eta aurten aurrekontuak egin baino lehen jaso du herritarren iritzia Herritarrekin ekimena martxan jarrita.
Orain, aurrekontuak eginda, Foru Aldundiko ordezkariak berriro itzuliko dira herrietara, Martin Garitano diputatu nagusia buru dutela, 2012ko aurrekontuaren balantzea plazaratzeko eta 2013ko aurrekontu proposamena herritarrei aurkezteko.
Herritarrekin egitasmoaren baitan, hamar bilera egingo dira, lurraldeko beste hainbeste herritan