Bidaiako egunerokoa izan behar zuena, bahiketaren eguneroko bihurtu zen. Duela bederatzi urte Kolonbiako ELN, Nazioa Askatzeko Armadak, 74 egunez bahitua izan zuen Asier Huegun donostiarraren testigantza biltzen duen liburua kaleratu du Txalapartak Kolonbian bahituta, 74 egun ELNren esku.
Bahiketa gertatu eta gero lehen egunetan Huegunek ez zuen idazten jarraitzeko asmorik. Baina beste bahituek idazten jarraitu zuten, eta berak ere gauza bera egin zuen: “Inolako pretentsiorik gabe, niretzako testigantza geratu zedin. Denbora pasa gisa hasi ginen idazten egunerokoa idazten, ez genekien-eta idatzitakoa handik ateratzeko aukera izango genuen". Bahituta zegoen unean bururatu zitzaion liburua kaleratzearen aukera.
Gari Udabe kazetariak idatzi duenez, liburuak egun haietan Huegunek idatzitako egunerokoan du abiapuntua, eta horri bahituaren beraren bizipenak gehitu dizkio.