Bergarako Idazle Eskolan Telesforo Monzonen idatziak landuko dituzte bihar

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko azaroaren 9a

Hain justu, bihar, zapatua, emango diete hasiera Idazleak Irakurle mintegiei eta ekimen horren baitan irakurriko dituzte idazle eta politikari bergararraren lanak. Bisita gidatua ere egingo dute, herrian jaiotako idazleak oinarri hartuta.

Telesforo Monzon omenduz elkartuko dira bihar Begarako Idazle Eskolaren 10. urtemuga dela eta, eskolako kideak. Hain zuen, Idazle Eskolako 2012-13 ikasturteko ikasleak, ikasle ohiak eta nahi duten herritar guztiak daude gonbidatuta ekitaldira.

Bihar, zapatua, izango da Idazleak Irakurle mintegien lehen saioa eta hasiera emango diete Telesforo Monzonen lanak irakurriz eta Bergaran goiz-partean ibilaldia eginez. Gidari lanetan Jerardo Elortza Oñatiko historialari eta euskal literaturan adituak jardungo du.

Biharko egitaraua:

  • 9:30-10:30: Sarrera hitzaldia Bergarako osoko bilkuren aretoan Jerardo Elortzaren eskutik: Bergarako euskal idazleak:Telesforo Monzon.
  • 10:30-13:30: Bergaran barrena ibilaldia, Bergaran bizi edo jaio izandako hainbat euskal idazleren aipamena eginez –Antero Apaolaza, Koldo Elizalde, Ebarista Espinosa, Josu Oregi,J usto Garate, Peñaflorida eta Telesforo Monzon–. Hainbat geraldi egingo dira, eta geraldi horietan idazle horien, eta batez ere, Telesforo Monzonen testuak irakurri eta bere hainbat kantu abestuko dira. Monzonen etxeko sarreran ere irakurriko dituzte hainbat testu.
  • 14:00: Bazkaria

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak