UNEDen ikasturte hasierako ekitaldi akademikoa eta diploma ematea azaroaren 23an

Laida Beristain 2012ko azaroaren 8a

Urtero bezala, aurtengoan ere, UNEDek ikasturte hasierako ekitaldia eta diploma ematea antolatu ditu. Aurtengo irekitze hitzaldia Francisco Etxeberria Doktorearena izango da, 'Hobiak lurpetik ateratzen, duintasunak berreskuratzen' izenpean.

Azaroaren 23an, ostirala, izango da ekitaldia UNEDen egoitzan, 19:00etan. Ekitaldian izango dira, besteak beste: Martin Garitano, ahaldun nagusia eta UNED-Bergara fundazioaren patronatuko presidentea; eta Iñaki Esparza, ikastetxeko zuzendaria. Azken honek, 2011-2012 ikasturtearen txostena aurkeztuko du.

Ondoren, aurreko urteko diplomen banaketak eta agintarien mintzaldiek hartuko dute lekua; jarraian, UNEDeko ordezkari akademiko batek 2012-2013 ikasturteari hasiera emango dio; eta ekitaldiari amaiera emateko, Bergarako Musika Eskolako hari-taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera egongo da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak