Datorren martitzen eta eguaztenean, azaroaren 13an eta 14an, Ozaeta kalean asfaltatze lanak egingo dira –eguraldiaren arabera aldaketaren bat egon liteke plangintzan–. Ondorioz polikiroldegi aurrean dagoen aparkalekutik Ozaetako zubirainoko gunea trafikoari guztiz moztuko da egun horietan 08:00etatik 19.00ak arte.
Aldaketak jasango dituzten zerbitzuak:
- Autobus geltokiak: Pesako geltokia Mayc ondoko errotondara eroango da (lehen ere beste obra batzuk zirela eta egin zen leku berdinean), Herribuseko geltokia desagertu egingo da eta Ozaeta eta polikiroldegi arteko ibilbidea bariantetik egingo da. Eskolako garraioa beharren arabera antolatuko da eta eskoletan emango dute honi buruzko informazioa.
- Garajeak: Egun eta ordu jakin horietan ezin izango da, larrialdietako kasuak salbuespen,inguruan dauden garajeak eta azaleko aparkalekuak erabili, sarbide eta irteera bakarra Ibarra kaletik egin ahal izango da eta.
- Azkarruntz – Angiozar: Azkarruntz eta Angiozarreko auzoetara joateko Agirrebeña zubiaren ondoko bidea egokituko da. Beraz, ibilbide guztiak Ibarrako errotondatik, Oxigenos-etik, egin beharko dira.