Azken urteetan bezala, aurten ere oinarri batzuk jarraitu beharko dira parte hartzeko:
1- Lehiaketa honetan 1998an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.
2- Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
3- Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita
aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan.
4- Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu (izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea), ondoren kartazal txiki hau eta gutuna kartazal handiago batean sartu eta bidali. Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da, “gutuna” izenarekin eta egilearen datuak, “egilea” izena duen beste fitxategi batean.
5- Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira:
Amodiozko Gutunen XXI. lehiaketa
Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g
20570 Bergara – Gipuzkoa
posta elektronikoa: amodiozkogutunak@euskalerria.org
Informazio gehiago:Telf: 943763661-943760819 eta blogean.
6- Lanak jasotzeko azken eguna 2013ko urtarrilaren 7a izango da.
7- Sariak honako hauek izango dira:
- 1. saria: 500 euro
- 2. saria: 250 euro
- Bergarar onenarendako saria: 150 euro (1. edo 2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako saria hurrengo bergarar onenari emango litzaioke).
- 26 urtetik beherakoen onenari saria: 150 euro. Irakurle gazteek emandako saria (1. edo 2. saria 26 urtetik beherako norbaitek lortuko balu saria hurrengo gazte onenari emango litzaioke).
8- Sari ematea otsailaren 14an, osteguna, San Balentin egunean egingo da, Bergarako kultur etxean, iluntzeko 19:00etan.
9- Lan guztiak Jardun Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.
10- Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute. Gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako ikastetxeetako ikaslez osatua egongo da.