Gorlizeko Lirain abesbatzaren emanaldia Bergaran

Laida Beristain 2012ko azaroaren 5a

Joan zen urtean Aritzeta abesbatzak Gorlizen eman zuen kontzertuari erantzunez, azaroaren 10ean, zapatua, Gorlizeko Lirain abesbatzak kontzertu bat emango du 20:00etan Santa Marina parrokian.

Juan Manuel Goikoetxeak sortu zuen Lirain abesbatza 1992an. Ordutik aurrera, emanaldi ugari egin izan ditu bai Euskal Herrian eta baita Euskal Herritik kanpo ere, Valentzia, Zamora eta Sevillan adibidez. Oso errepertorio zabala eskeaintzen dute euren kontzertuetan: besteak beste, musika sakra, popularra eta modernoa abesten dituzte. Horretaz gain, 1994tik aurrera, Gorlizeko udaletxeko Kultur Etxearen eta Bizkaiko Diputazioaren laguntzarekin, Euskal Habanerak eta Polifona jaialdia antolatzeaz eta bultzatzeaz ere arduratzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak