'Elikadura txirrindularitzan' hitzaldia martitzenean Bergaran

Goiatz Arana Begiristain 2012ko azaroaren 5a

Bergarako Lokatza txirrindulari elkarteak jardunaldi teknikoak antolatu ditu azarorako. Bihar, martitzena, izango da lehen saioa, eta hilaren 14an, 20an eta 27an hurrengoak. Elikadura eta psikologia txirrindularitzan, segurtasuna errepideetan eta gimnasia hipopresiboa jorratuko dituzte. Saio denak Irizar jauregian izango dira, 19:00etan; doakoak eta irekiak izango dira.

  • Azaroak 6, martitzena: Elikadura txirrindularitzan, Athloneko Alberto Garai sendagileren eskutik.
  • Azaroak 14, eguaztena: Gimnasia hipopresiboak, Saioa Etxebarri fisioterapeutak (Felsinee) gidatuta.
  • Azaroak 20, martitzena: Segurtasuna errepideetan, Euskadiko Txirrindularitza Federazioko Jose Mari Laskurainen eskutik.
  • Azaroak 27, martitzena: Psikologia txirrindularitzan, Aitziber Aierdi psikologoak (Psikolagun) gidatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak