Beñat Rezusta pilotari bergararra munduko txapeldun

Goiatz Arana Begiristain 2012ko aza. 5a, 15:33

22 urtez azpiko kategorian, buruz burukoan, irabazi du Munduko Txapelketa, Mexikoren aurka jokatutako finalean. Tarbesen (Frantzia) neurtu zituen indarrak Saul Cabello mexikarraren kontra, eta Bergarakoak aise menderatu zuen aurkaria (10-3 eta 10-1); Rezustak jo bortitza du eta Cabellok ezin izan zion aurre egin.

ASTEBURUKO KIROLA:

LASTERKETAK

FUTBOLA

SASKIBALOIA

ZIKLISMOA

Inozentzio Azpiroz hautatzaileak 19 urteko bergararraren aldeko hautua egin zuen, nahiz eta Victor errioxarrak finalaurrekoa jokatu; atzelari apurtzailea da Gipuzkoakoa, buruz burukoan ondo defendatzen dakiena eta beregan jarri zuen konfiantza Azpirozek.

Barikuan jantzi zuen urrea Rezusta bergararrak eta berdin egin zuten biharamunean Ioritz Arrieta hernaniarrak eta Etxamendi nafarrak, binakakoan; mexikarren kontra neurtu zituzten indarrak horiek ere. Azken unera arte, argitzeke zegoen nork lagunduko zuen atzean Arrieta aurrelaria –Ibai Bolinaga arrasatearrak edo Etxamendik–, baina azkenean nafarrak egin zituen atzelari lanak.

Pilotako hurrengo Munduko Kopa absolutua Mexikon jokatuko da –Zinacantepec herrian, Tolucatik gertu–, 2014ko abuztuan eta irailean.

Ezin lortu ohorezko mailarako txartela

Egubakoitzean, bestalde, bergararrek galdu egin zuten nagusien mailan Hernaniren kontra jokatutako partidua (12-22) eta, beraz, ez dute lortu ohorezko mailara igotzeko final erdietarako sailkatzea. Horrenbestez, lehen mailan jokatzen jarraitu beharko dute datorren denboraldian ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak