Inprobisaziorako gaua izan zen egubakoitzean Laino skateparkean

Arritxu Barruso 2012ko azaroaren 4a

Egubakoitzeroko musika emanaldiekin jarraituz Jam Session gaua egin zuten pasa den egubakoitzean Bergarako Laino skateparkean. Funk Junkers taldeak ireki zuen gaua eta laupabost abesti jo ostean eta giro apur bat berotu ostean, poliki-poliki jendea taula gainera igotzen hasi zen. 

Denetariko musika entzuteko aukera izan zen bi ordu eta erdi inguru iraun zuen saioan: funky, blues eta jazz doinuak, besteak beste. Mikrofonoaren aurrean jarri eta abestera atera zenik ere izan zen. Bergarako jendeaz gain inguruko herrietatik etorritakoak ere ikusi zitezkeen egubakoitzean Lainon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak