Energiaz beteriko ikuskizuna

Ander Monedero 2012ko azaroaren 4a

Txapa Irratiak antolatuta, Inoren Ero Ni eta Sonic Trash taldeek kontzertua eskaini zuten zapatu gauean Bergarako Gaztetxean. Bi taldeetako kideek esperientzia handia dute oholtza gainean eta nahiz eta ibilbide eta estilo desberdinetako taldeak izan, bi taldeek publikoaren arreta lortu eta musikaz gozaraztea lortu zuten.

Oholtza gainera igotzen lehengo taldea Inoren Ero Ni andoaindarrak izan ziren. Hardcore doinuak egiten zuen BAP! taldeko errautsetatik sortu zen 2003an, taldeko hiru kidek, berriz ere elkarrekin jotzen hasi zirenean. Andoaindarrek hardcore doinu azkarrak doinu motelagoekin nahastu zituzten. Hasieran 2011an kaleratutako Fregoli diskoko abestiak izan ziren nagusi eta emanaldiak aurrera egin ahala, publikoa berotu eta kontzertuan sartzea lortu zuten. Taldeko abeslariak, Eneko Abregok, publikoa zirikatzearekin batera lortu zuen giroa eta emanaldia bukatzeko taldearen klasikoak jo zituzten, besteak beste, Bi milioi pixel abestia.

Ya Te Digo taldeak atsedenaldi bat egitea erabaki du eta taldekide batzuk Sonic Trash proiektua abiarazi dute. Aurreko proiektua baino askoz ere rockeroak dira eta beraien lehenengo diskoa aurkezten dihardute. Beraien abestiez eta bertsioez osatutako emanaldia eskaini zuten, tartean, Cancer Moon-en Caster abestia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak