11:00etan Angiozarko San Migel elizan egin dute hitzordua eta 50 lagun inguru elkartu dira bertan. Horrela, Jon Arroitaren eskutik urteetan –edo kasu batzuetan mendeetan– atzera egiteko bidaia hasi da. Gurutz-bidetik gora joanda Elizamendiko baselizan egin dute lehenengo geldialdia eta bertan besteak garai batean Elizamendin zegoen Andra Mariren gaineko bitxikeriak kontatu ditu Arroitak. Amabirjinaren irudia flamenkoa da eta hemengoen oso bestelakoa, ile-horia eta mutikoari titia ematen dago.
San Migel elizara bueltan
Andikoetxe tolare-baserria bisitatu ostean gero Angiozarko San Migel elizara itzuli dira eta bertan ezagutu ahal izan dira sasoi batean baserri batean petsona bat hil eta lurperatu arte egiten ziren errituak. Segizioa, ondria, jarlekua, argizaiolak, mantak... Erritu horiek guztiak eta beste askoren gaineko azalpenak eman ditu Arroitak.