Goizean goiz zabaldu du gaur San Pedroko kanposantuak, 8:00tan hasi dira bisitak bertara heltzen eta goiz osoan zehar jende asko ikusi da hilerrian. Arratsalderako ere bisitari gehiago espero dituzte eta hori dela eta, gaurko ordutegi berezia jarri dute martxan, arratsaldeko 19:30 itxiko dute kanposantua.