"Bergarar guztiak aurkezpenera gonbidatu nahi ditugu. Sortu Prozesua, parte hartzaile eta herrikoia izatea nahi dugu. Indar politiko berriaren eratze prozesua gertakari historikoa izango da eta herri honetako beste hainbat gertakari historiko bezala, herriari zor diogu aukera hau. Herritarrak izan dira Espainiar Estatuaren itxikeria eta ilegalizazioa gainditu dutenak, berauek izango dira Sorturen protagonista. Bere burua Ezker Abertzalekotzat duen orok zita garrantzitsua du asteazkenean eta Sortu eratzeko prozesuan" diote Bergarako ezker abertzalekoek.
Era berean, "agur bero bat bidali nahi diegu, prozesuan modu normalizatuan parte hartu ezin duten Bergarako preso eta iheslari politiko guztiei. Ez dugu aske izaterik haiek gabe, baina haiekin askatuko gara gu ere" amaitzen dute, Bergarako berbaldian parte hartzera herritarrak gonbidatuz.