Mariaren Lagundian bertan ikusgai egongo da azaroaren 10era arte eta interesa duten herritar guztiendako dago zabalik goizez 10:0etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 17:30era.
Duintasuna eta edertasuna
Hainbat areto bisitatu ostean Bergarara iritsi den nazioarteko argazki erakusketak El Gallineroren "duintasuna eta edertasuna" erakustea du helburu, baita integraziorako bideak zabaltzea ere.
Madril, Iruñea, Danimarka, Finlandia edo Argentinako argazkilarien lanek osatzen dute erakusketa, guztira hamalau artista.
Erakusketan ikusi ahal diren lanetako batzuk sari garrantzitsuak irabazi dituzte. Susana Vera iruñearrak El Gallineron ateratako argazki batek irabazi zuen, esaterako, Espainiako Foto-periodismo saria.