Aurten ere Azaroa Gaztañatan ekimena egingo dute Osintxun

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko urriaren 31

Poxpolo eta Mokolo pailazoek irekiko dute egitaraua, azaroaren 11n.

Ekimen horren baitan hainbat ekintza egongo dira azaroan barrena. Azaroaren 11n, Poxpolo eta Mokolo pailazoak egongo dira 17:30ean pilotalekuan; 16an, Eriz Magoak emanaldia egingo du 22:30ean Txuringon; 19an, Animen Eguna, gaztañak eta sagardoa banatuko dituzte iluntzean, plazan; 25ean, erretiratuen eguna izango da eta Musirakak ikuskizuna eskainiko du; eta egitarauari amaiera emateko, abenduaren 1ean mus txapelketa egongo da Txuringo eta Euskalduna tabernetan, arratsaldez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak