Barikuan irekikoko dute Josu Okina margolariaren lanekin erakusketa Zabalotegin, 19:00etan. Hamaika urteren ostean berriro Bergarara etorri den pintura erakusketa azaroaren 25era arte egongo da ikusgai. Erakusketari Afizio eta bizio izena jarri dio Okinak. Haren asmo nagusia izan da era askotako lanak, ezberdinak, jartzea. Hori dela eta, lan grafikoak aurkeztea erabaki du, nahiz eta gehienak hamaika urte baino zaharragoak izan.
Bestalde, esker ona bidali nahi izan dio Migel Okinak bere osabari, irakatsitakoarengatik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.