Ekitaldia Bergarako Zabalotegi aretoan izango da. Arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara haur eta gurasoen arteko dantzak dantzatu al izango dira, eta 19:00etatik 20:30etara batez ere helduei zuzendutako ohiko saioa antolatuko da. Dantzak tradizionalak izango dira, eta sokan, borobilean zein bikoteka, aukeraketa ugaria egongo da. Ekitaldiaren helburu nagusia adin ezberdineko jendeak elkarrekin gozatzea da.