Eskolako txikienengan pentsatzen prestatu dute proiektu berria Bergarako Musika Eskolan. Bost eta bederatzi urte arteko neska-mutikoei herrian hain gustukoak diren musikal bat egiteko aukera eman gura zieten eta Erlauntzaren sekretua izeneko ipuin musikatu gertatu dute datorren asteko zapaturako. David Azurtzarena da lana eta Jose Mari Iturraldek idatzi du ipuina, erle eta ardiak dituena protagonista moduan. Sarerra doakoa izango da eta sesioa bikoitza: 18:00etan eta 19:00ean Zabalotegin.