Bergarak galdu egin du Corazonistasen kantxan: 27-23

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko urriaren 28a

Emaitza txarrarekin itzuli ziren bergararrak Gasteizko Corazonistas taldearen kantxatik zapatuan: 27-23 galdu zuten mahoneroek.

Lehenengo zatia irregularra izan zen, hala ere, Josetxo Muniategi entrenatzaileak azaldu zuen: "Irregulartasun horretan aukerak izan genituen". Bigarren zatian ere ez ziren gauzak ondo atera bergararrentzat. Lehenengo minutuetan 5 bat goleko aldea hartu zuen Corazonistasek, eta hori horrela emaitzaren mende ibili behar izan ziren bergararrak.

Defentsa lanean ondo

Muniategik sentsazio gazi-gozoak zituen partiduaren gainean. Alde batetik, defentsan ondo ibili ziren, akats gutxi eginez; baina, bestetik, erasoan ohi baino okerrago ibili ziren bergararrak. "Gure indarra erasoan egoten da, eta oraingoan ohi baino okerrago ibili gara", azaldu zuen Bergarako entrenatzaileak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak