Bergarak gol festa eskaini zuen Agorrosinen

Maider Arregi 2012ko urr. 28a, 17:56

Lau gol sartu zizkioten bergararrek Beti Gazte taldeko mutilei (4-1). Lehen zatian 2 eta 0-ko markagailuarekin lasai joan ziren bergararrak atsedenaldira. Iñigo eta Eloik sartu zituzten gol bana lehen zatian. Ondoren etorriko ziren aukera eta gol gehiago. 

Bigarren zatian aukera eta gol gehiago etorri ziren. Baina, hasi eta berehala, penalti bat aurka izan zuten, 2-1 jarriz markagailua. Ondoren etorriko ziren Baltzategiren beste bi golak. Bergarakoek partidu osoa mendean izan zuten eta aukerak izan zituzten.

Jokalari bat gutxiago

Lehen zatian Bergarak penaltiz gol bat satu zuen eta Beti Gaztekoak jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren. Horrek zalantza gabe, partiduan eragina izan zuen eta argi geratu zen bergararren domeinua eta kontrola une oro partiduan zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak