Erromeria librea
Euriagatik, udaletxeko arkupetan inprobisatu dute eszenatokia. Bergarako trikiti eta pandero-jotzaileek estreinatu dute erromeria librea. Des-Kontrol edota Ken Zazpi taldeen triki-bertsioek jendea erakarri dute eguerdian. Txalo artean jaso dituzte parte-hartzera animatu ziren gaztetxoak.
Ondoren, 315 bat lagunek bazkaria eta erromeria egin dute pilotalekuan egunari bukaera borobila emateko asmoz.