Ekainean amaitu zuten lana eta Donostiako Zinemaldian estreinatzeko asmoa zeukaten, baina antolatzaileen ezezkoa jaso zuten. Dena den, Viktoria Eugenia antzokian bi emanaldi egin zituzten arduradunek, eta arrakasta izan zuten.
Filmaren ekoiztetxe Zinez elkarteak esan du "polemika, mehatxu eta susmo txar guztiak bukatzeko modurik onena pelikula bera ikustea" izango dela, eta "pairatutako jazarpenaren zentzugabetasuna agerian" geratuko dela.