Familia giroko zuzenekoa eman du Joseba Tapiak

Maider Arregi 2012ko urriaren 27a

Karlistadetako istorioak izan ziren atzo, barikua, entzungai Joseba Tapia eta bere taldekideen eskutik, Bergarako Tartufon. Bi urte igaro dira Joseba Tapiak 'Eta tira eta tunba' kaleratu zuenetik, baina oraindik ere harrera ezin hobea dauka lasartearraren azken lanak.

Haizezko istrumentuak eta trikitixa bikain uztartu ziren karlisten garaiko doinuak transmititzeko. Izan ere,  karlisten eta liberalen kantuak jasotzen dituen diskoa da Eta tira eta tunba. Sorpresa moduan, bukaeran, bandako kide guztiak agertokitik jaitsi eta publikoarekin batu ziren. Familia giro polita sortu zen Tartufon eta ikusleak gustura geratu zirela azaldu digu Aritz Alustiza Bergarako Trikitixa Elkarteko kideak. Modu honetara, Trikitizale Elkartearen helburua, trikitia kalera ateratzearena, bikain bete da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak