Gonzalez Chirlaque Bergarako Udal Musika Bandaren zuzendariak kontzertu-omenaldi honetarako egin duen programak jasotzen ditu bere aitaren lau lan ezagun (Campo de rosas pasodoblea, Mendia eta itsasoa sarrera sinfonikoa, Lorea zortzikoa eta ezpata-dantza bat), eta Chirlaque beraren, Philip Sparkeren eta Bert Appermont konposatzailearen obrak jasotzen ditu.
Aita "oso hunkituta"
"Aita oso hunkituta dago kontzertu honekin. Ilusio handiarekin eta erabat eskerronez, banda profesional onenetakoak bere familia osoari eskainitako omenaldi bat izango duelako", dio Alfredo Gonzalez Chirlaque bere semeak.
Domekan omenduko duten Miguel Gonzalez Bastidata, sei anaietatik gazteena da. Euskal musika sinfonikoan instituzio izatera heldu den bergararar sendiko kide; 92 urte ditu.
Sarrerak euro bi
Hitzordua Euskalduna Jauregian 12:00etan izango da. Sarrerak (bi euro) txarteldegian jaso daitezke eta baita 944 31 03 10 telefonoan, BBKko kutxazainetan edo eta BBKko webgunean.
Miguel Gonzalez Bastida
- Miguel (Bergara, 1920) Gonzalez Bastidatarren sei anaien artean gazteena da, Ignacio Gonzalez Escalaren semea eta euskal musikagintzan instituzioa izan den sendian.
- Familiako tradizioari jarraituz, hamar urte besterik ez zituenean sartu den Bergarako Udal Musika Bandako kide izatera, geroago 1941ean, bere aitaren ibilbideari jarraituz, talde honen zuzendari izatera pasa zen arte.
- 1971tik Bergarako Orfeoiaren zuzendaritza ere bere ardura izan zen.
- 1948an formalizatu zituen flauta, piano, armonia, konposizio, kontrapuntu eta fuga ikasketak.
- Bere irakasle izan ziren, Luis Urteaga eta Ramon Usandizaga maisuak.
- Konposatzaile legez, bandarako, ganbera musikarako edo abesbatza taldeetarako, hainbat obren egilea da.
Alfredo Gonzalez Chirlaque
- Bergarar bandaren zuzendaritzan, bere aitaren ibilbide zabalari jarraipena ematen dio Chirlaquek.
- Armonia, kontrapuntua, fuga eta konposizioa ikasi zituen Donostiako Kontserbatorioan bere formakuntzari hasiera eman aurretik. Irakaskuntzan hasi aurretik, oboe bakarlaria izan zen ganberako zenbait taldetan.
- 1979an, Aritzeta abesbatza sortu zuen eta 1983an, Bergarako Musika Eskola, bertan sei urtez, zuzendaritza lanetan jardun zuelarik. Epealdi honetan sortu zuen eskolan, Bergarako Orkestra Sinfonikoa.
- Euskal musikagintzan ospetsua da ez bakarrik bere konposaketa propioei esker, baita beste egileen lanetan egin dituen moldaketa lanei esker ere.
Kontzerturako pieza bereziak
Okasio hain berezi honetarako zuzendariak aukeratu duen programan, bigarren atalean bere aitaren obra sinfonikoen lau lagin interpretatuko ditu bandak, "konposatzeko bere estiloa begi-bistan jartzen dutenak" eta gainera "Bilbo eta Bergararen arteko lotura musikala sendotzen dituztenak".
Bigarren atalari hasiera emango dion Campo de flores obra, hain zuzen ere, Bilboko Udal Musika Bandak estreinatu zuen 1960an Sestaon antolatu zen pasodobleen interpretazio lehiaketan. Honekin batera, Mendia eta itsasoa sarrera sinfonikoa, Lorea zortzikoa eta ezpata-dantza bat izango ditu entzungai bertaratzen den publikoak.
Baina kontzertuaren lehenengo atalean, Chirlaqueren (1832), Philip Sparkeren (The year of the dragon) eta Bert Appermonten (Saga Candida) obrak interpretatuko ditu Bandak.
Egitaraua:
Lehen atala
- 1832. Alfredo González Chirlaque (1956)
- THE YEAR OF THE DRAGON (1. Tocata, 2. Interlude, 3. Finale). Philip Sparke (1951)
- SAGA CANDIDA (Musikala) Bert Appermont (1973)
Bigarren atala (Miguel González Bastida (1920) obrak)
- CAMPO DE ROSAS (Pasodoblea)
- MENDIA ETA ITSASOA (Sarrera sinfonikoa)
- LOREA (Zortzikoa)
- EZPATA-DANTZA