Udalak kendu egin ditu Fraiskozuri plazan dauden lorategiak inguratzen dituzten hesiak. Herritarrek egindako eskariari erantzunez kendu ditu hesiok. Hain justu ere, uztailaren 5ean umetxo bat Fraiskozurin jolasean ari zela, erori eta zauri larria egin zuen begi ondoan lorategia mugatzen duten burdinen kontra jota. Gertakari horren aurrean, umearen arduradunak muga horiek kentzeko eskaria egin zuen Udalean, hainbat sinadurarekin batera, arriskutsuak direlako.
Udal ordezkariek eskaria aztertu ondoren eta Udaleko lorezainen iritzia entzun ostean, hesiak kentzea erabaki zuten, herritarren, eta batik bat, han jolasean ibiltzen diren umetxoen segurtasuna bermateko asmoz. Asteon kendu dituzte Udal brigadako langileek eta hesiak txatartegira eraman dituzte.