Moskura eramango dute Miguel Altunan ikasi dutena

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko urriaren 25a

Hotzeko Estanpazioa graduondokoa bertatik bertara ezagutzera etorri dira asteon The Moscow State Technical University-ko (MAMI) zenbait irakasle eta zuzendari. Izan ere, Miguel Altuna Hotzeko Estanpazioaren gaineko formazioa eskaintzen duen Europako zentro bakarra da.

Moskuko unibertsotate horretan hiru urteko ingeniaritza ikasketak egiten dituzten ikasleei eskaini nahi diete gradunondoko hor espezialitate moduan.

Martitzenean izan ziren Bergaran. Institutuko instalazioak ezagutzeaz gain, formazioa nola eskaintzen den, zein material erabiltzen diren, formazio hori eskaintzeko inguruko enpresekin zein harreman duten eta gai horren inguruan lantzen eta garatzen ari diren proiektuak ezagutzeko aukera izan zuten.

Martitzeneko bisitaren ostean, datozen aste eta hilabeteetan harremanetan jarraituko dute Bergarakoek Moskukoekin Miguel Altunan eskaintzen den Hotzeko Estanpazioaren graduondokoa irakatsi eta euren herrialdean ezarri dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak