Ezker abertzaleko belaunaldi historiko bateko kide: Iñigo Iruin, Jon Idigoras, Iñaki Esnaola, Tasio Erkizia, Periko Solabarria, Itziar Aizpurua, Miguel Castells... eta, bereziki, Santi Brouard medikua, GALek hil zuena eta HASIKo presidente izana eta Ziluagarendako "aita bat bezala" zena; baita Monzon, Txillardegi, Elkoro edo Ortzi ere.
Hainbat urtez ezker abertzalearen militantzia aktibotik aldenduta egon zen, ETAren jardun armatuarekiko kritiko izatearren (bereziki Hipercorreko atentatuaren ostean), baina 1990eko hamarkada amaieran berriro itzuli zen, batez ere, ezker abertzalearen legez kanporatzearen harira. Azkenaldian, ezker abertzalearen hainbat agerraldi publikotan agertu zen.
Bergarako UNEDeko irakaslea ere izan zen. Zientzia Politikoko irakaslea, hain justu ere. Eta oso ohikoa zen hura ikustea Bergarako kaleetan, UNED inguruko tabernetan...