Larunbatean emango zaio itxiera organo zikloari

Laida Beristain 2012ko urriaren 25a

Aitor Olea, Aritzeta abesbatza eta Etxarri-Aranatz koruak itxiko dute aurtengo zikloa Bergaran. Nazioarteko Organo Kontzertuen XIII. Zikloaren azkenengo larunbata izango da aste honetakoa. 

Lehenik eta behin, goizeko 11:00etan Bergara eta Azpeitiko organo ikasleen kontzertua izango da. Kontzertu honen egitarauaren helburua, Aquilino Amezua, Azpeitiko organo egileari omenaldia egitea da, joan den larunbatean bera hil zenaren mende hurrena ospatu baizen.
Ondoren gaueko 20:00etan Bergarako Aritzeta abesbatzak eta Etxarri-Aranatzeko koruak emango dute kontzertua, Aitor Olea organo jolearekin batera. Autore aleman, ingeles, italiar zein frantsesen obrak joko dituzte ordubete iraungo duen kontzertuan.

Aritzeta Abesbatza

Gipuzkoa eta Euskal Herriko Abesbatzen Federazioko partaide eta Bergarako udaletxeko  kulturako komisioko kide da. Horretaz gain, Bergarako musika eskolaren sustatzailea ere izan da. Euskal Herriaz gain, Espainia zein Europa mailan eskaini ditu kontzertuak.Gaur egun, 22 pertsonez osatuta dago eta gaur arte, 400 pertsona baino gehiago pasa dira.

Aitor Olea: "Kontzertuek harrera ona izan dute"

Aitor Olea (Durango)  gaur egun Bergarako Pedro Deunaren Elizak duen Stolz Frères (1889) organoaren organo jole titularra da eta organoko irakaslea da Bergarako Boni Laskurain musika eskolan.
Nolako kontzertua izango da bihar gaueko kontzertua?
Organo eta ahotsarentzat zuzendutako musika erromantikoa izango da, XIX. mendeko eta XX. mende hasierako musika. Korua eta organoarentzat zuzendutako piezak izango dira batzuk. Horretaz gain ordea, organoarekin bakarrik beste hiru pieza joko ditut. Johannes Brahms autore alemanarenak dira hiru obrak.
Zein izan da aurreko kontzertuen balorazioa?
Ni Bergarako kontzertuetan bakarrik izan, baina besteak ere ongi egon direla entzun dut.Bergarako kontzertuek harrera ona izan dute. Urteak aurrera joan ahala entzule kopurua gehitzen doa zorionez, eta datorren urteetan horrela jarraitzeko gogoz gaude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak