'Noche de reyes o como querais' Zabalotegin

Laida Beristain 2012ko urriaren 24a

Noche de reyes o como queráis W.Shakespeare autore ezagunaren komedia generoko antzezlana izango dugu ikusgai egubakoitz honetan, urriak 26, Bergarako Zabalotegi aretoan gaueko 22:00etatik aurrera.
Carlos Baigesen moldaketa izango da Bergara ekarri dutena, 96 Unicornios Getxoko Antzerki Eskolaren eskutik. Ikusleek sarrera bost euro ordaindu beharko dute.

Sinopsia

Bidaiatzen doazen itsasontziak jasaten duen hondoratzea dela eta, bikiak diren anai arreba batzuk bananduta geratzen dira. Hondoratzea dela eta Iliriako kostaldean amaitzen dute.
Iliari herrialdea Olivia gobernatzailearen menpean dago. Olivia, Orsino kondeaz guztiz maiteminduta dago. Baina Orsino, bere arreba maitearen heriotza dela eta torturatuta bizi da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak