B26 mugimenduak burrunbada egingo du egubakoitzean herriko plazan

Arritxu Barruso 2012ko urriaren 24a

B26 mugimenduak deituta eta 'Murrizketa Sozialik Ez' lelopean burrunbada egingo dute gaur, egubakoitza, 19:00etan San Martin plazan. Protesta egin ostean herriko plazan bertan asanblada egitea da asmoa aurrera begira zein ekintza burutu daitezkeen adosteko.

Antolatzaileek ahalik eta herritar gehien batu nahi dute plazan eta zarata eginez ozen esan murrizketen aurka daudela. Zentzu horretan behin eta berriz azpimarratu dute mugimendu zabala dela eta profil ezberdinetako jendea batzea litzatekeela helburua: "Mugimendu erabat irekia da. Murrizketen kontra eta zentzu horretan azken aldian hartu diren erabakien aurka ahotsa altxatzea nahi dugu, baina inolako aldetan kokatu barik. Ekimen zabala izatea lortu nahi dugu".

26 guztietan kalera
Filosofia eta helburu horrekin jaio zen B26 mugimendua: hileko 26. egunetan kalera atera eta modu ezberdinetan murrizketa sozialen kontra protesta egitea. Irailaren 26ko greba orokorraren ostean Bergaran sortutako mugimendua da B26. Manifestazio benetan jendetsua izan zen egun hartan eta herritarren egonezin hori azaleratzen jarraitu nahi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak