Kontzertua zuzenean entzuteko aukera egongo da Txapa irratian bertan; FM-an entzuteko, 97.25 sintonizatu beharko da Bergara inguruan. Internet bidez ere entzun ahalko da http://www.txapairratia.org/ webgunean.
Inoren ero ni
2003. urtean Andoainen sortu zen izen palindromikoa duen talde hau. Mikel, Okene eta Drake, BAP!! talde ezaguneko kideak berriz ere juntatu ziren, kasu honetan Borjarekin (Purr taldeko gitarra jotzaile ohia). Bigarren diskoa grabatu ondoren, Drakek Mairanori utzi zion lekua, eta duela gutxi, Mikelen ordez Guantxe (Lobo electrico) hasi da taldean. Fregoli izenburupean, azken lana kaleratu zuten pasa den urtean.

Sonic trash
Sonic trash taldea 2011. urtean sortu zen Bilbon. Ya te digo taldearen geldiunearen ostean, taldeko lau lagun disko berria aurkeztera datoz orain. Mariana bateria jotzailearen lehen diskoa da Sonic Trash taldearekin. Disko berria Hey Chica!!! deitzen da eta San Feliu de Guixols herrian dagoen Ultramarinos Costa Brava estudioan grabatu dute, Santi Garcia teknikariaren laguntzarekin. Gau honetan aurkeztuko duten lan berrian riff indartsuak, erritmo biziak eta kolaborazio ezberdinak izango dira; kasuan kasu, El Columpio Asesino taldeko Cristina eta The Cherry Boppers taldeko kide Willy izan dituzte lagun. Diskoa Sunthunder records diskoetxeak plazaratu du binilo eta digipack euskarrietan.
