GaraiON NaturArteak eta Lanbidek antolatu dute langabetuei zuzendutako ortugintza ekologiko ikastaro hau. Urriaren 29an hasita, 50 orduko ikastaroa izango da, eskola egunak astelehen, martitzen eta eguaztenean izango direlarik, 14:30etatik 19:00etara.
Interesatuak, Lanbideko bulegoetan eman dezakete izena, 13596 zenbakidun formakuntza ikastaroagatik galdetuta. Informazio gehiagorako, 943 06 32 45 telefono zenbakira deitu edo garaionaturartea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzi.